Pertsonai garrantzitsuenak


( Rikardo I.a, Abd-al-raman III eta Karlomagno)


Rikardo I.a, Lehoibihotza 
(ingleses Lionheart, frantsesez Cœur de Lion) ezizenez ezaguna, (1157ko irailaren 8a1199ko apirilaren 6a) Ingalaterrako erregea izan zen 1189 eta 1199 bitartean.
Henrike II.a aitak semeen artean banandu zituen bere menpeko lurraldeak. Rikardori Poitu, Perigord, Limoges eta Gaskonia egokitu zitzaizkion. Hala ere, 1173an anaia zaharrekin batera aitaren kontra matxinatu zen. Garaituta, barkamena lortu zuten.
1184an Henrike anaia zaharrena hilda, Richard oinordeko bihurtu zen. Aitak zalantzak izan zituen izendapen hori berresterakoan, eta Rikardok Filipe II.a Frantziakoarekin bat egin zuen. 1189ko uztailaren 4an hitzartu zen bakea, non Rikardoren oinordekotza onartu zen.
Rikardo 1189ko irailaren 3an eskuratu zuen Ingalaterrako koroa. Segituan Filipe II.a Frantziakoarekin gurutzada egitera joan zen, boterea Leonor Akitaniakoa amaren esku utzita. Ekialdean, Zipre eta Akre hartutakoan, Saladinekin bakea sinatu zuen (1192) kristauei lurralde santuetara joateko ahalmena lortuz. Zipren, 1191ko maiatzaren 6an Berengaria Nafarroakoarekin ezkondu zen Rikardo, Leonor Akitaniakoak nahi zuen bezala. Nolanahi ere, historialari batzuen arabera, Rikardo homosexuala zen, sodomiako bekatua egotzi baitzitzaion.
Hirugarren Gurutzadatik itzultzerakoan, ordea, Austriako dukeak atzeman zuen Rikardo. 1194an Canterburyko apezpikuak erreskatea ordaindu zuen. Akitaniara bueltatutakoan, matxinatu ziren hango hainbat baroiren aurka borrokatu zuen. Filipe II.aren kontra ere egin zuen, honek Joanekin, Rikardoren anaia gaztearekin, konspiratu zuelako. Borroka horietan zaurituta (arin bazen ere), 1199an hil zen.

ABD-AL-RAHMAN III

Abderraman III  Kordobako lehenengo kalifa izan zen, eta erdi aroko gizon boteretsuen artean kokatu ahal da.

LEHENENGO URTEAK:

Indarkeriak eta jauregizko azpijokoek Abderramanen haurtzaroa markatu zuten. Bere Aitona Abd Allah I. a, Kordobako emirra zen, eta Mohammed-en (Abderramanen aita)  hilketa agindu zuen. Motarrif (ere bai emirraren semea) izan zen hiltzailea. Horrela 912.urtean Abderraman bere aitonaren ondorengoa izan zen.

ABDERRAMAN, EMIR:

X. mendean, Kordobako emirraren kargua ez zuen benetako baliorik, nominala baizik. Bere gobernuaren lehenengo urteetan Al-Andalusen zeuden nobleen boterea gutxitzea izan zen. Matxinada batzuen aurka borrokatu behar izan zuen, adibidez Omar-al-Hafsunen aurka, ekialdeko Andaluziaren jaunaren aurka borrokatu eta irarabazi zuen.
Ere bai erresuma kristauen aurka borroka egin zuen, gatazka batzuk irabazten (Valdejunquera) eta galtzen (Simancas).


KORDOBAKO KALIFATOA:

Abderraman, bere emiratoaren boterea ikusiz, Bagdad-eko kalifato abasidarekin hautsi eta kalifa izendatu zen, lurreko eta espiritual buruzagia. Afrikako fatimíen kontra borrokatu zuen, baina kalifatoa sortu zuenean, Badajoz, Merida eta Toledoren aurka borrokatu zuen, Toledo 932. urtean garaitua izan zen. Iparraldeko erresumen aurka borrokatzera joan zenean Zaragozako Tuyibiak Abderramanen aurka matxinatu ziren. Tuyibien etsaiak ziren jaunen laguntzarekin Zaragoza konkistatu zuen 937. urtean.
936. urtean al-Zahrako (zentro polítiko eta administratzaile berri bat) eraikipena amaitu zen.

KALIFATOAREN HURRENGO URTEAK:

931. urteko martxoan Abderraman Ceutan sartu eta Fatimien aurka  borroka egiteko postu estrategiko giza erabili zuen.  Ramiro II.a al-Andalus eraso zuenean, Toda, Nafarroako erregina bere erresuman zartzea utzi zion, musulmanen boterearen beldur. Gaztela-Leoiko herriak, elizak, gazteluak… eraso eta suntsitu zituen, baina Simancasen kristau armadak Abderraman garaitu zuten. Gatazka horren ondorioz Abderraman-ek ez zuen bere armada berriro zuzenean gidatu. Bera hil baino lehenengo kalifatoa hausten hasi zen, Fatimiek Almeria suntzituz eta kristau erresumek Salamankaraino sartuz. Baina Ramiro II .a hil ostean iparraldean sortutako desoreka aprobetxatu zuen eta bere boterea finkatu zuen berriro. Abderraman 961. urtean hil zen eta berarekin kalifatoa apurtu zen.

 Karlomagno

Karlomagno frankoen erregea izan zen eta Karolingiar Inperioa zortu zuen, gero Germaniako Erromatar Inpero Santua izango zena.

Karlomagno Pipino motzaren sasiko semea eta Karlos Martelen biloba zen. 742. urtean jaio eta 814. urtean hil zen.

LEHENENGO URTEAK:

Karlos bere aitaren heriotzaren ondoren 768. urtean lurralde handi bat jarauntzi zuen. Bere aitaren erresumaren beste zatia Karloman-ek (Karlosen anaia) jarauntzi zuen.
Karloman, ordea 711. urtean hil zen, horrela Karlosek gudarik gabe bi erresumak batu zituen.

Bere gobernuaren lehenengo urteetan lonbardiarrak eraso zituen, hauek AdrianoI.a (aita santua) mehatxatzen ari zirelako. Ere bai Iberiar Penintsulan zartu ziren, baina baskoiek Errolan ( bere generala era iloba) garaitu eta hil zuten, Errolanen abestia sortuz.

Baina Karlomagnoren gudarik handienak saxoien aurka izan ziren, Jutlandiako Penintsulan kokatuta zegoen kristautasunik gabeko herri germaniarrak. 785. urtean  saxoniarrek guda galdu zuten eta kristau bihurtu ziren.

ADMINISTRAZIO ETA GOBERNUA:

Karlomagnoren gortea leku askotan kokatu zen baina azkenik Akisgranen jauregian (VIII. Mendean) gortea finkatu zen. Bere erresuma oso handia zenez bere lurraldeak kontrolpean izareko noble multzo baten esku ipini zuen lurraldeen gobernua (kondeak, markesak…). Noble hauek kontrolpean izateko sarritan gortean egotea eskatzen zitzaien. Batera legeak zeuden erlijioa eta politika kontrolatzeko.

KAROLINGIAR INPERIOAREN BERPIZMEN KULTURALA:

Karlomagno, bere gortearen ezjakinduria ezagutzen zuen, eta bere gortera jakintzu asko erakarri zituen Italiarrak gehienak. 782 urtean Alkuino ingelesak gortera etorri zen. Alkuino Karlomagnoren irakasle giza lan egin zuen, eta política egiteko forman eragina izan zuen. Karlomagnoren azken urteetan bera garatzen zituen arteen gorapena eman zen. Liburutegiak, eskolak, artisautza lanak… Garatu ziren. Garapen honi Karlongar berpizmena deritzo.

KARLOMAGNO, ENPERADORE :
                   
Karolingiar inperioa hain zabala zenez, bere nobleek Constantinoplako enperadorearekin konparatu ahal zala pentzatzen zuten, beste europar errege batzuk baino ahaltzua zelako. Karlomagnok 800. urtean aita santua defendatzeko Alpeak zeharkatu zituen, horregaitik gabonetan enperadore koroatu zuten.
Bera hil ondoren bere inperioa hirutan zatitu zen. Oton I. a bere inperioa berregin zuen bacará izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko zure iritzia guri esateko.
Mesedez esan gauza koherenteak