Erlijioa



ERDI AROKO ERLIJIOAK


-Erdi Aroan hiru erlijio nagusiak: Kristaua, Judutarra eta Islama ziren. Bakoitza bere sinesmenak eta aholkuak zituzten. Hemen dituzue hiru erlijioak hobeto azalduta.


*Kristaua: Kristautasuna Erdi Aroko historiaren bihotzean datza. Izan ere, garai honetako pentsamoldea markatzen du zeharo. Erromako Aita Santuaren inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira. Kristautasunan ez daude aholkuak, bakarrik sinesmenak daude.
Sinesten dute Jainko bat persona batean personofikatua zegoela Jesus deituta eta hil zela beraien bizitzak salbatzeko. Gurutze batean hil zela uste dute erromatarren eskuetan.

*Islama: VII. mendean, islama, erlijio berria, munduko toki askotan zabaldu zen. Islam terminoak “Jainkoaren borondatearen mende” esan nahi du, eta eragin handia izan du gizateriaren historian. Hasieratik, erlijioa baino gehiago izan zen, mundua ikusteko modua, eta bizitzari buruzko jarrera. Esparru asko hartzen zituen barne: politika, artea, kultura, hizkuntza, etab.

·         Fede-aitorpena (shahada): Allah da Jainko bakarra eta Mahoma da haren profeta
·         Otoitza (salat): egunean, bost aldiz otoitz egin behar dute Mekara begira, meskitatik muezinak dei egiten duenean. Ostirala da haien egun sakratua.
·         Limosnak ematea (zakat): txiroei lagundu behar diete guztiek. Ondarearen %2,5 behartsuei eman behar zaie.
·         Baraualdia (sawm): Ramadan deiturikoa, 29 egunez, ez jan, ez edan, ez erre eta tratu sexualik ere ezin da eduki, eguzkia irteten denetik sartzen den arte. Amaieran, 3 jai egiten dira, behartsuei limosna emateko.
·         Erromesaldia (hajj): Mekara bizitzan behin joatea da, horretarako baliabideak izanez gero.


*Judutarra: Jainko sortzaile batengan sinesten dute, espirituala eta hilezkorra. Egun batean Jainkoak Mesias bat bidaliko dutela sinisten dute, gizon hori Daviden tribuko ondorengoa izango da. Une horretatik aurrera guztiak bakean eta Gogaidetasunean biziko garela uste dute, Jainko bakarrarengandik lotuta.

Hamar mandamenduak:

1.      Jainkoa maitatuko duzu gainontzeko guztiaren gainetik
2.      Ez duzu Jainkoaren Izena alferrik erabiliko
3.      Jaiegunak santuetsiko dituzu
4.      Aita eta ama ohoratuko dituzu
5.      Ez duzu erahilko
6.      Ez duzu ekintza lizunik burutuko
7.      Ez duzu lapurtuko
8.      Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango
9.      Ez dituzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko
10.  Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko zure iritzia guri esateko.
Mesedez esan gauza koherenteak